Ipiñaburun dagoz Bildurrez ikara Sartu ez dagitezen Txarriok bertara Bada entzun ei dabe Hara ta Undurrara Laister juango dirala Zazpi barkukada Atzo Ipiñaburun Egin dan batzarra Hurrean izango da Bizkaian bakarra Amuz beteko dabe Hango errekatzarra Hobeto koxuteko Barku txarritarra Sartu ez dagitezen Undurran txarriak Hasi dira ifinten Errekan harriak Handi, gogorrak eta Ikaragarriak Oketako basotik Freskuk ekarriak Baita Ubide bere Hasi da lanean Hara joango dirala Entzun dabenean Torrean prest prest dagoz Kainoiak danean Ontziok apurtzeko Barazar ganean Entzunik doazala Ubideko herrira Otxandioko plazan Ikaratu dira Alkarreri dineutse Sartuko ete dira Txarriok Otxandion? Bai!... Txarritokira! Txarriok Otxandion? Bai!... Txarritokira! Txarriok Otxandion? Bai!... Txarritokira!