Kishore Kumar Hits

The Lio - Lege eta debeku Berriak şarkı sözleri

Sanatçı: The Lio

albüm: Lege eta debeku Berriak


Zaila da ongi azaltzea
Baina kaleak ez dira berdinak
Tentsioa nabaria da
Haurrek jolasten zuten parkean
Begirada arrotzak
Auzokideen artean
Eta inoiz baino estuago
Lepo inguruan soka
Mugak pauso bakoitzean aurkitu eta
Inpotentziari aurre egin
Ta botereak gure ahoak
Estali
Gurea zen askatasun puska eraman
Kalean baina barroten artean
Nortasuna urratuta
Bihar bizi nahi genuena
Asmo eta gogo guztiak
Bahitu egin dituzte
Hutsunez bete dute gure bizitza
Eta nora joan dira ametsak
Haizeak ez ditu eraman
Lapurtu dituzte
Ta ezkutatu debekuaren azpian

Askatasun egarria
Indartsu nabari da inguruan
Oroitzapenetaz bizi
Baina ilusioa galduta
Gehiegikerien aroan
Duintasuna lapurtua
Lege ta debeku berriak
Eguneroko ogia
Mugak pauso bakoitzean aurkitu eta
Inpotentziari aurre egin
Ta botereak gure ahoak
Estali
Hanka eta eskuetatik loturik
Astinduz kateak baina apurtu ezinik
Guztiz indargabeturik
Bihar bizi nahi genuena
Asmo eta gogo guztiak
Bahitu egin dituzte
Hutsunez bete dute gure bizitza
Eta nora joan dira ametsak
Haizeak ez ditu eraman
Lapurtu dituzte
Ta ezkutatu debekuaren azpian

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar