Kishore Kumar Hits

Kaleko Urdangak - Azken argiak şarkı sözleri

Sanatçı: Kaleko Urdangak

albüm: Bizirik


Herri txikietako azken argiak itzaltzen doaz
Auzoko beroa hozten ari dela ikusteaz
Amorrua besterik ez
Zerbait galdu denaren seinale
Non geratu ote diren
Ume izan ginen egun haiek?
Auzo zaharrak hustu eta isiltzen doaz
Berriak eraiki eta guztiak xarma barikoak
Arriskuaren maitale
Suaren gose etengabe
Debekua bekatua
Bide zuzenetik beti oker
Auzoan ez da bazterrik odolez elikatu ez dugunik
Eta guzti horren ordaina
Gaur egun sentitzen dugu oraindik
Auzo zaharrak hustu eta isiltzen doaz
Berriak eraiki eta guztiak xarma barikoak
Eta gu ikustean, zurrumurru eta hatzamarrak
Eskuak burura gure ekintza bakoitzean
Gaur egun ordea, auzoa dago hilzorian
Gazte gutxi eta, dagoena alienatuta
Atzoko gazteak hemen gaude
Argi guztiak pizteko
Gure ondorengoei
Bidea zein den erakusteko
Kaskamotzak garela
Auzo zaharren azken defentsa
Auzoa hil nahi baduzue
Akabatu beharko gaituzue

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar