Kishore Kumar Hits

Kaleko Urdangak - Gasteiz 1200 - Defentsa Amaigabea şarkı sözleri

Sanatçı: Kaleko Urdangak

albüm: Gasteiz 1200 - Defentsa Amaigabea


Historiari buelta bat eman beharrean sentitzen naiz gaur ere
Argitara atera daitezen itzaletan diren horiek, ene Gasteiz!
Mende berriak, aurrekoen gisa, odol erreka dakar
Gaztelar danbor hotsak, Gasteizko ateetan!
Zadorratik gora, ustel usaina
Kresalaren bidea iluntzen doa
Bi munstroren artean arranoa harrapakin
Heuren xake jokoan galtzaile herria
Gasteiz etsi gabe, borrokan tinko
Azken hatsera arte, garaipenera arte!
Urtebetez babestu gaituzten harresiak
Gure hilobi sakon eta hotz
Setioa, miseria, izurri eta goseak hartu dute Gasteiz
Mattin ttipiaren atzetik herri ahitua
Defentsa amaigabea amesgaizto bihurtua
Heuren errege hemen da, harotarren eskutik
Antso Azkarra non hago? Ez zagok aitzakirik!
Heriori saldua, nafartarron alaba
Putrez inguratuak Gipuzku ta Araba
Hiria erori da, heriotzaren ilunpean
Mendeetan iraungo duen, negu beltzarekin bat
Bi urteren buruan, erabat kiskalia
Infernuko sua, berriz piztu dadila
Aiztoak berriz zorroztu, altxa gora ezpatak
Aihotz plazan elkartuko gara!

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar