Elkar maita ezazue minez Maiteminak hala dioenez. Jos ezazu bihotza arantzez, Maiteaz harro egoteko xedez. Neurtzen baduzu bestearen Amodioa doluaren bidez, Zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer? Elkar maita ezazue minez Maiteminak hala dioenez. Utz ezazu bizia iraungitzen Maiteaz ez banantzearren. Konturatzerako bazaude Saretik atera ezinez, Zentzurik al du sentitzeak plazerra ez den ezer? Elkar maitatu zuten minez Maiteminak hala zioenez, Eta ikustean neskak esnatzean Mutilaren bisaia zuritzen Labana hartu eta esan zuen, Sabelean iltzatu aurrez: "Zentzurik al du bizitzeak, bera ez bada hemen?"