Gorri iluna izterretik behera Inozentziarekin batera hustubidetik Ametsen errautsen kea erretzea Zer den ikasi behar duzu oraindik Gorri iluna ezpainak basati Amak kezka du soinukekoak jantzi nahi dituzula sarri Aske izatearen kateak estutu Eta ohea arrotzetan arropak erantzi Gorri ilun haragi fresko gordin Ez entzuna egingo duzu baina jakin Zu zara otso, zu zara ardi emagaldu eta emagin Munduak ez zaitzala usteldu horren arin Otsoen gordelekuak arakatzeko beldur Ez zarela erakutsi nahi diozu munduari Baina zu letagin bila zabiltza Eta letaginek ez dute mundu hau pikutara bidali