Bartolok ez du Mari Bere amets gozoetan, Bai ordea Jose Mari, Hau maite du benetan. Zer diren esan ezinik Dabiltz ezkutaketan Eta tristuraz beterik Bizi dira penetan. Maitatu bihotzez Inoiz ez ezkutatu Sentipenak askatu, Zarena kanporatu. Junek Ane maite du, Begietan zaio igarri. Beti esaten dizkiote Gauza politak elkarri. Bidean aurkitu arren Hamaika traba eta harri, Euren maitasuna eusten dute Gogor, buru-belarri. Maitatu bihotzez Inoiz ez ezkutatu Sentipenak askatu, Zarena kanporatu.