Kishore Kumar Hits

En Tol Sarmiento - Igel egosiaren sindromea şarkı sözleri

Sanatçı: En Tol Sarmiento

albüm: Ametsetan


Bizi garen leku honetan ez da ezer gertatzen.
Denak pozik bizi gara, inork ez du sufritzen.
Egiten duten guztia ez dugu guk ikusten.
Igel baten moduan gaituzte egosten.
Atzetik eta poliki zarata egin gabe.
Lurrak ez dira gureak eta ura ezta ere.
Gure azpiko zoruak ari dira zulatzen.
Eta gu konturatu gabe fracking-a ezartzen.
Esnatu zaitez!
Eta hartu parte.
Ez da debalde.
Eta jarri aurrez-aurre.
Haiek zaldia nahi dute, eta guk nahiago asto.
AHTk zulatu ditu gure mendi asko.
Egin behar dugu planto honekin dugu nahiko.
Ez dugu azkar bizi nahi, eskerrik asko.
Honen kontra, beldur gabe, hau ez du inork maite.
Kendu nahi dutenek ere, ez dute ezer egiten.
Gure lana ez da bukatu asko dago egiteke.
Garoña Lemoiz bezala itxi arte.
Ez gaituzte egosiko hori argi geratu da.
Ez dugu nahi Euskal Herri bat guztiz zulatuta.
Nahiz eta atzetik egin, gu konturatzen gara.
Badaukagu zeregina, antolatu gorrotoa.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar