Kishore Kumar Hits

Iheskide - Mugatutako gauak şarkı sözleri

Sanatçı: Iheskide

albüm: ...Irabazi arte!

Larruazalean iltzaturik ditudan oroitzapenak
Bihotzean tatuaturiko unerik eroenak
Zurekin bizitako momenturik ederrenak
Egunero ditut nire lagun txoko izkutuenetan
Ta gaur hemen naukazu
Mugatutako gau berriak aldarrikatuz
Noizbait, nolabait, nonbait, zurekin hegan egin nahi dut
Zure ondoan aske izan, lanbro artean itsasoa zeharkatuz
Zugan bizi dira nire amets amaigabeak
Izerdi ta sexu artean bustita pasatako gaba beroak
Ilargiari eskainitako sentimendu estalgabeak
Azkenekoz elkar agurtu genuen egun puta hartakoak
Ta gaur hemen naukazu
Mugatutako gau berriak aldarrikatuz
Noizbait, nolabait, nonbait, zurekin hegan egin nahi dut
Zure ondoan aske izan, lanbro artean itsasoa zeharkatuz

(Noizbait
Nonbait)

Noizbait, nolabait, nonbait, zurekin hegan egin nahi dut
Zure ondoan aske izan, itsasoa zeharkatuz

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar