Kishore Kumar Hits

Iheskide - Libre şarkı sözleri

Sanatçı: Iheskide

albüm: Borrokak darrai


Besarkaturik lurrean
Aurpegi zurbilak inguruan
Urduritasunaren adrenalina,
Sirena hotsak, borroka oihuak...
Goi lautadatik itsasoraino, eskuz esku dator harria
Zubi zaharra igaroaz, elkartzekotan herria
Betiko itzalen gainetik, etorkizunera begira
Bakoitzak bere adreilua, denok batera harresia
Soilik herri antolatuak eskura ditzake bere helburuak
Behinola ulertu zuen etsaiak
Ta martxan jarri zuen makinaria
Eragile, herritar, disidenteak,
Ezkertiar eta iraultzaileak ezarri zituen jo-mugan
Faxismo espainiar anakronikoak
Milaka ta milaka orritako hautu eta sumario latzak
Torturapean eragindako inkulpazio eta froga faltsuak
Herri erantzun baten beharra
Herriarenganako erasoen aurka
Elkartasunetik konpromezura, emanez urratsa
Izan nahi dugulako LIBRE!
Espetxeetatik at LIBRE!
Gordelekuak utzita LIBRE!
Kaleetan zehar, lagunartean, askatasunean LIBRE!
Antolatzeko LIBRE!
Matxino izateko LIBRE!
Oihukatzeko, borrokatzeko, bidea aukeratzeko!
Ez dugu nahi bukaera gabeko gatazkarik
Ezta makurraraziko gaituen bake ustelik
Erabaki ahalmena, herriarentzat boterea
Nortzuk dira terroristak?
Zeintzuk biolentoak,
Ziegetan bortxakeria baimentzen dutenak ez badira?
Izua erabiltzen zapaltzen dutenak
Itsu, gor, mutu nahi gaituztenak
Txakurren gezurrei bizkarra emanez
Auzitegiari planto eginaz
Ezin gaituztela epaitu, adieraziz desobedientziaz
Kriminalizazioa hautsiz, ekimenez ekimen herritik herrira
Elkartasunetik konpromezura, emanez urratsa
Izan nahi dugulako LIBRE!
Espetxeetatik at LIBRE!
Gordelekuak utzita LIBRE!
Kaleetan zehar, lagunartean, askatasunean LIBRE!
Antolatzeko LIBRE!
Matxino izateko LIBRE!
Oihukatzeko, borrokatzeko, bidea aukeratzeko!

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar