Bare ziren sugarrak piztu dira, Txingarrak sute bihurtzear, Arranoaren hegalek hauspotuta. Hatzaparrak prest, Behar denari heltzeko, Berriz ere kolpatzeko, Harkaitzen gisara ukabilak. Rocka zainetan, Punka izaeran Eta borroka bihotzean, Doinu militanteak formazioan. Distira bat da Islatzen dena argitan, Hautsiz iluntasuna, Hiru hortzaren zorroztasuna. Iraganak iraganda, Oskarbi erabat iparra. Arantza arteko bidaia, Maiz ez baita errazena Biderik zuzenena. Eutsi kolpeak, hautsi moldeak, Irmotasunez goaz aurrera. Eutsi kolpeak, hautsi moldeak, Pausorik ez atzera. Eutsi kolpeak, hautsi moldeak, Sutautsa arras erre artean. Tinko gurean, kontuz putreak. Eutsi kolpeak, hautsi moldeak, Irmotasunez goaz aurrera... ...tinko gurean iheskideak Eta kontuz putreak