Notizi txarrak, albisteak Berriro epailea mailua astinduz. Iraganean iltzatu nahi gaituzte Berriro zigortu dute etorkizuna. Agintari faxistaz osaturiko kuadroan Margotua euren legedia Zuen paretik kendu nahi izan gaituzue Baina ez da makurtuko gure herria! Heldu gogor besotik, kateatu gaitezen Ez diegu utziko inor gehiago eramaten Duintasunez eutsi herri harresiari Inor gehiago e(ra)man ez dezaten! Azken ostikadak, azken aldarriak Azken borroka eguna garaipena gertu da Utzi guztia herriak borrokan behar zaituzte Haur, zahar ta gazte ekintzara zoazte Heldu gogor besotik, kateatu gaitezen Ez diegu utziko inor gehiago eramaten Duintasunez eutsi herri harresiari Inor gehiago e(ra)man ez dezaten! (Entzun! Txakurrak iristear dira, Denok gazteen inguruan eseriko gara. Eutsi gogor! Gora Euskal Herria askatuta! Aupa zuek!) Heldu gogor besotik, kateatu gaitezen Ez diegu utziko inor gehiago eramaten Duintasunez eutsi herri harresiari Inor gehiago e(ra)man ez dezaten! Heldu gogor besotik, kateatu gaitezen Ez diegu utziko inor gehiago eramaten Duintasunez eutsi herri harresiari Inor gehiago e(ra)man ez dezaten!