Amets egitea Oraingoz zilegi da Begiak irekitzean Dena lehen bezala bada. Baina aspertu gara Gauero amesteaz Ametsak egi bihurtzea Da benetan nahi duguna. Itzalpean bizi, Kateatuta hazi Ezarritako legeei Ezin egin ihesi. Aske edo loturik, Nola nahi duzu bizi? Askatasunerako bidean, Etorkisuna erabaki. Iritziko da egun bat, Non kalera irtengo garen, Munduari gure irrifar handiena erakusten. Izan nahi dugun hori, Gure kabuz aukeratzea Gure eskubidea!(BIS) Erabakiz eraiki, Eraikiz, eraldatu. Erabaki, geu izateko! Erabaki, aske izateko!