Kale ilunetan barrena Begira ta begira dabil Inoiz izan zenaren bila Ezin du inolaz onartu Behin hainbeste maitatu eta Betirako joan dela Kale kantoi bakartietan Iragana orainaldira ekarri Ta irudimena Errealitate bihurtu nahiean Kale ilunetan barrena Begira ta begira nabil Zure irrifarraren bila Ezin dut inolaz onartu Behin hainbeste maitatu eta Betirako joan zarela Ezin dut!! Kale kantoi bakartietan Etsipenez ta malkoz sorturiko paranoietan Iragana orainaldira ekarri ta ametsak Egi bihurtu nahiean Baina iadanik aspertu naiz Aspaldi itzali zen suaz bihotza berotu nahian Neu bakarrik izan naiteken Onena izatera noa bai baitakit bihar ere Eguna argituko du Ilusio berriak min berriak sortuko dira Eta egun hortan biziko ditudan egiak Ametsak izango dira