Gogoz kontra alde egin behar, urrutiko lurretara Itzultzeko itxaropenez bihotzean dudan etxera Mugarik gabeko heziak, izenik ez duten kartzelak Baina badakit urruti norbait nitaz oroitzen dela Etxerako bidea bilatuz, etxe deitzen diodan lur hontan Ez ahaztu errekatxo guztiek, bat egiten dutela itsasoan Nire barrutik irtendako oihuak, distantziak hiltzen dituenean Esan nahiko nituzkeen hitz guztiak zeruan galtzen direnean Ta deserriko egunsentietan, faltan botatzen zaitudanean Nire lurrari abesti nahi diot, behin ta berriz kantu hau Ez daude etxeko mendiak, lehioaren beste aldean Ez da etxeko sua gaur beroa ematen didana Ez dira kale berdinak, guk zapaltzen ditugunak Baina ilargi berdinak, argitzen ditu gure gauak Etxerako bidea bilatuz, etxe deitzen diodan lur hontan Ez ahaztu errekatxo guztiek, bat egiten dutela itsasoan Nire barrutik irtendako oihuak, distantziak hiltzen dituenean Esan nahiko nituzkeen hitz guztiak zeruan galtzen direnean Ta deserriko egunsentietan, faltan botatzen zaitudanean Nire lurrari abesti nahi diot, behin ta berriz kantu hau Joan zinetenetik, udan ere negu da Joan zinetenetik, beti gara gutxiegi, Eta beti zarete gehiegi Joan zinetenetik Galdetu didate, bakardadeaz eta adiskideen irriez Joan zinetenetik, ez da zuen itzulera Desiratu es dugun egunik, egunik Nire barrutik irtendako oihuak, distantziak hiltzen dituenean Esan nahiko nituzkeen hitz guztiak zeruan galtzen direnean Ta deserriko egunsentietan, faltan botatzen zaitudanean Nire lurrari abesti nahi diot, behin ta berriz kantu hau Behin ta berriz kantu hau Behin ta berriz kantu hau