Bilbon Kukutza Donostin Kortxoenea Euskal Jai Iruñean. Erori arren jaikiz Berriro eraikiz Guztiona delako gaztetxea! Guztiona da eta ez da inorena Kendu nahi digutena, Baina ematen du Ez direla konturatzen Gazte gera nahiz ez gera nekatzen... Bota dituzte paretak, Itxi dituzte ateak, Itxi dituzte leihoak, Zabal ditzagun ahoa! Sortu nahi baldin badegu beste aldea Geuretik ta geurea, Parrandaz haratago zeregin badago Lau esku dira bi baino gehiago! Zirkua, hitzaldiak edota baratza, Herriaren ardatza, Jaten degunez eta Ereiten degunez Esnatuko gera biharko egunez. Bota dituzte paretak, Itxi dituzte ateak, Itxi dituzte leihoak, Zabal ditzagun ahoa! Herrian sortu berri den Gazte asanbladaren irria Lau haizetara zabaldu Hegan doa bere aldarria Astintzeko, askatzeko, aldatzeko lotan dagoen herria, Txikitik iraultza eginda izan dadin mugarria! Bota dituzte paretak, Itxi dituzte ateak, Itxi dituzte leihoak, Zabal ditzagun ahoa!