Jendeak egin behar badu guk eragindako Mixeritik ihes, Inoiz denona den herririk sortuko al degu Ezin ikusi ta, mesfidantza bidez? ♪ Nolatan sortu ginen ez dakit, Zorte kontua soilik ote? Batzuk izarren hautsetik eta Besteak gerren errautsetatik... ♪ Nork eta zeren baitan hautatzen du bertakoa Nor den eta nor ez? Hitzak bezela sekula beteko al ditugu Plazak uso zuriz eta olibondoez? ♪ Sobera dugu elkarren antzik Mendebal, hego, ipar, eki, Inmigrantea ez da arrotza Urrutitik etorria baizik! ♪ Nolatan sortu ginen ez dakit, Zorte kontua soilik ote? Batzuk izarren hautsetik eta Besteak gerren errautsetatik!