Zeinek egurtu ditu haritzak? Nork du lore bat udaberritzat? Ondorioa zenbateraino baldintzatzen du baldintzak? Isiluneen hizkuntzan nola, jokatzen dira aditzak? Behar ditut zure hitzak Behar ditut zure hitzak ♪ Ausentziaren aritmetika, ederra beti ez da polita Senideek maiz biluztu dute doluaren margarita Lagunok ere geure burua Itsasoari harrika Zigortzen dugu aldika Erantzun bila joan baitzara Galderak hemen utzita Galderak hemen utzita Erlojuaren azken tik-taka Agur Ulises, agur Itaka Irakasleen oporrak eta medikuaren soldata Ustez guztia eskura izan, eta azkenean kaka Garrantzitsuena falta Ezin al zinen gu bezela hil, pixkanaka-pixkanaka? Pixkanaka-pixkanaka Pixkanaka-pixkanaka ♪ Tartea hartu diguzu baina Harrapatuko zaitugu