Zenbat trikiti, zenbat fandango Zenbat pasodoble jo dudan nik Ezker eta eskuin, esku eta zango! Zer ez dut nik jo? Txaloak gaiztotzen du harroa Baina sekula ez dut jo Ez dut jo sekula jotakoa. Mila mandio, mila teilape Mila taberna alaitu dut nik Bete eta hutsik, hutsik egin gabe! Non ez dut nik jo? Zoko guztietan jo dizut nik Baina sekula ez dut jo Ez dut jo sekula pulpitutik. Jotzen dut uda, jotzen dut negu Egunero naiz jo beharrean Soinuak estu ninduen heldu. Noiz ez dut nik jo? Giro sortzen zenbat ibilera! Baina sekula ez dut jo Ez dut jo sekula epelera. Zenbat trikiti, zenbat fandango Zenbat folk eder joko dudan nik Zenbat egia eta gezur esango! Nola ez dut joko? Joko dut zoli, joko dut grabe Baina inoiz ez dut joko Ez dut joko inoiz jotze alde. Ezintasunak joko nau baina Orduan ere joko dut bero Saiatuko naiz tentatuz gero. Nola ez dut joko? Dardara batean naiz jarriko Baina inoiz ez dut joko Ez dut joko inoiz belauniko. Joko dut karu, joko dut merke Eta ez daukanak behar banindu Joko dut pozik musu eske. Nola ez dut joko? Joko dut hauspoak eman arte Baina inoiz ez dut joko Ez dut joko inoiz maite ez banaute.