Donostiako basarritarrak Eraginazten dizkigute farrak; Igualak dira gazte ta zaharrak, Danak dira Karlosen maiztarrak. Ta noiz zuazte? Galdezka gabiltza jai ta aste. Bañon ez gera juango; ez det uste. Donostiako basarritarrak Guziak eztirade gizon txarrak; Antigualdian dira on xamarrak, Baño ausi bihar zaizke bizkarrak. Ta noiz zuazte?... Astigarrako basarritarrak, Loiolan berriz haiek diadarrak: Bibaka Karlos ta karlostarrak! Han sartu ziran gure atzaparrak. Ta noiz zuazte?... San Ignaziyoz da urtebete, Astigarragan goguan izango dute; Aurten ere etorri nahi badute Esanaz biba Karlos siete. Ta noiz zuazte?... Astigarrako jende kanallak, Egin nahi zituzten han egiñalak; Urdindu ziozkaten bizkarrak Jaun hoieri donostiarrak. Ta noiz zuazte?... Karlos setimo gabe etsiko Ezin dutela ta eztutela utziko; Bañan isildu dira betiko, Eztira lehen bezin maiz hasiko. Ta noiz zuazte?... Karlos setimo errege jarri Bihar degu esanaz dabiltza alkarri; Baldin nahi badezute, ekarri Soroetako txori-izugarri. Ta noiz zuazte?... Republika da guk nahi deguna, Betiko hartu bihar degun laguna; Oraindik etorriko da eguna Pozez zelebratu bihaguna. Ta noiz zuazte?...