Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian Alborotuak izan ditugu españolaren artian: Denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian, Estimatua eduki dute aspertu diran artian. Planta txarrean arkitzen gera orain daukagun klasian Lasaikeriak aurreratzen da errespetua atzian Pozoikeriai libertadea eman ezkero etxian Garbitasunak ez du iraungo hagitz denbora luzian. Judu, hereje, protestanteak beti dabiltza artian Jesukristoren erlijiua laja nahi ezik pakian, Gurutzetxo bat eskribituta jarriko zaie atian Aginte gabe izan ditezen katolikuan oinpian. Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi, Errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi, Gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi. Gure don Karlos azaldu zera bazegon zure beharra Triste geundenak alaitutzeko Orienteko izarra Nola dan orain deskubritu da soka faltsuen amarra Zure ezpatak ebakiko du ez zaio falta indarra. Ama Birjiña Pillarekua harturik geren anparo Soka hori mila puska egiteko indar eskasik ez dago Aitaren seme irtengo gera Karlos Borbonen soldado Bandera beltzak jarri ez gaitzan lege zikinen esklabo.