Apez fanfarroi zenbaitek Desafioa bota'itek: Karlos errege, Bortxaz bedere, Paratu behar ome'itek: Balore ona behaitek. Apezak, zer nahi dezute Zuek errege bilatzen? Partikularki Karlos septimoz Nihor eztelaik oroitzen? Hori bai zaiku txokatzen! Ez dire apezak bakarrak, Baituzte lagun azkarrak; Haundimendiak, Ez galtzeagatik Lengo influjo ta indarrak, Egin dire karlostarrak. Beti horien bizia Izan da hipokresia; Mundu guzia Umil-umila Beren eskura kartzia Da hoien lege guzia. Bonuak eta graduak Dirutan ttuzte hartuak: Hek ezin kobra, Hok ez balio Karlos errege egin arte; Esperantza ona daukate. Galduagatik diruak, Badute konsuelua: Paper oiekin Egin dezakete Gibeleko serbiziua; Horra deskite modua. Apezaren misionia da Bakea erakustea; Ez partiden bat Armatu eta Bera aitzindari atera, Gerra zibila piztera. Fede onez kunplitzea Nork bere obligazionia, Makurrik gabe Geren dretxoak Elkarri respetatzea, Hori da libertadea. Obispo eta kanonigo, Apez eta fraile, Zuek gurekin Oihu egin zue Zintzurrak larrutu arte: Vive, vive la liberte!