Seigarren aldiz gaur jaio zaigu
Konstituzio berria,
Hondatzeko bai, ez piztutzeko
España maite guztia;
Gainera digu liberal batek,
Esanahirikqn egia,
Jaio orduko libertadeaz
Ezkondu dala galaia.
Konstituzio gaixto horrekin
Zer dator gaitza besterik?
Ez hasieran, ez azkenian
Dakar Jaunaren izenik.
Nahi bada moro, nahi bada hereje,
Nahiz erlijio bagerik,
Gizon dianak aberetzeko
Eziñ asmatu hoberik.
Libertadeak egiazkoak
Danak kendurik onari,
Guztiak gorde gaixtoentzako,
Bideak zabal berari,
Lehengo lepotik burua duten
Liberal oker xarrari.
Libertade txar, katibutasun
Egiyakoa, ken hadi...
Libertade horren aizkorarekin
Moztuta daude fueruak,
Bestela aspaldi proba ginduzen
Beren prutu txit gozuak.
Halaz guztiaz ere digute
Daudela oso-osuak;
Gezurrak dira zuen esanak,
Liberal inpernukuak.
Euskaldun prestu antziñakoak,
Lotsaz gorritu ez gaitian,
Ixill-ixillik, arren, zaudete
Hobietako pakian;
Zuen onra zan gorde fueroak
Ta egon Kristoren legian,
Arrokak baño iraungorrago
Nahiz bizitzaren kaltian.
Loiola, Loinaz, Elkano, Okendo,
Millaka euskaldun goituak,
Zabiltzatenak izarrez izar
Pasiatutzen zeruak,
Esnatu, esnatu, Jaungoikuari
Erantsirikan koruak,
Errege on bat bidaldu deigun
Ta izan gaitezen justuak.
Поcмотреть все песни артиста