Noiz merezi izan zuen azken aldiz Begiak ireki ta ikustea berriz Zein forma duen botila horrek hutsik, Ta harren hanka-azpitan zu, oraindik bizirik? Noiz merezi izan zuen azken aldiz Jeiki ta ikusi behar izanak berritik Arrastoa galdu nahian zamari Pisu gehiago batzen duzula oraindik? JADANIK AHAZTUTA DAUKAZU NOLAKOA DEN LOKARTZEA EZER EZEN MENPE, ZURE KABUZ, TA HURRENGO GOIZAN OROITZEA. EZ AL DUZU NAHIKOA AHAZTU? Ahaztekoa zena zer zen ahazturik, Zuk ni ahaztu ahala ahaztutzen zaitut nik. Deusen berririk ez zaizu helarazi Ikustezin bilakatu zinenetik. Ez da ezer gutxi izan duzula bizi, Inoiz gutxitan esna zinela baizik. JADANIK AHAZTUTA DAUKAZU NOLAKOA DEN LOKARTZEA EZER EZEN MENPE, ZURE KABUZ, TA HURRENGO GOIZAN OROITZEA. TA JADANIK AHAZTUTA ZAITU EGUNA ARGITZEKO LILURAK. BADA DENBORA BEIRAK HUSTUZ EZ DUZULA ALTXA ZURE AINGURA. EZ AL DUZU NAHIKOA AHAZTU... JADA? Pozoitzeko garaia da, Amildu dadin adimen hotzera, Barrena, barrena... BEIRAZKO AINGURA