Oroitzen nola besarkada ximple bat Ez den begi onez ikusi inoiz guretzat? Nola normaltasun berri horrek guri Ez zigun eragin? Nola zeinak beti izan duen aukeran Eraikitzea kaiolarik ederrena. Aldarria egin zion berdin ustezko Askatasunari? Muxutruk irribarre bat hor kanpoan lapurtzea bazen, Ta hemen ordea musu bakoitza berdin Zeinen garesti den. Oroitzen nola itxi zituzten herriak Inor inondik inora ez joateko asmotan? Inork ez du bizi bizi izan dutena Hainbat mugalarik. Oro geldik gintzaizkion esperoan Inoiz libratuko gintuen botikari Hemen esperoaz gain beste izanik Ez da sendagairik. Ta ze merke izaten den askatasun hitza Zenbaiten ahotan. Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuotan. Zomorro hura iritsi baina lehendik Legez urruntzeko bazuten aitzakirik Nonbait usatu genuen maitasuna Armaren pareko. Ez zen alarma-egoeraren beharrik Ordura arte ekiditeko, nahiz eta larri, Kaleak gainezka jar genitzan berriz Elkar maitatzeko. Ta ze merke izaten den askatasun hitza Zenbaiten ahotan. Ta ze garesti den hitz bakoitza gure 40 minutuotan. Jakin, gutun hau gaur idatzen badut Dela bada ezpada bihar inadrrik ez banu. Ahanzturak besoak gurutzetan gaitu. Berriz dut gaurkoan denbora soberan Biluzteko errotikan atzoko gai bera. Kolpe lehorra nahiago dut aukeran. Oroitzen nola besarkada xinple bat Ez den izan inoiz horren xinple guretzat.