Hasperen luzez, arnasa gelditu (E)ta distantzia nola neurtzen den galdetzen duzu. Ausentziak batuz, nahi baduzu, (E)ta eskua bihotzean sartzen. Beti sentitu izan duzu egon zarela, Beste dena zeu zugandik baino urrunago zela. Esatariak odola eskatzen du irratian Eta zuk zauria laztantzen didazu begiaz. Alde egingo duzula diozu, behatz puntak janaz, Nere bihotzaren erditik beti ikus zaitzadan. Aurrean duguna sarri ikusezin bihurtzen da, eta barruak begien aldean Bista luzea dauka. Begiak itxiz, denbora gelditu, Ta ausentziak nola bete galdetzen duzu. Distantzia kenduz, nahi baduzu, Eta eskua kasik bihotzean sartzen dizut.