Beti ahitzera egiten bidea Oso ondo oroitzen Ez duzunetik zehazki ahaztu behar izan zenuenera Orduan ez genekielako Egia esan orain ere ez Eman eta eman gutxitu nola liteken Eta zure isiltasunengatik Gutxitzen doan gure hizkuntza honek ere ez dio izenik ematen Higatzen zaizkigu begiak, basamortutzen gu biak Baina ez diogu utziko hareagotzen Eta, zaldi zuri batek Oraindik trostan zeharkatzen Zure ametsetatik zurera zelai zulodun bat Zerbait proposatu nahi dizut Azkenari aurre hartzeko Nola suak bere burua jaten duen, Elkarren ondoan etzatea eta elkar laztantzea elkar ezabatu arte Eta zaldi zuri batek Bitartean trostan zeharkatzen Nire ametsetatik zurera zelai zulodun bat