Kishore Kumar Hits

Dut - Ezjakintasunaren Kateak Suntsitu şarkı sözleri

Sanatçı: Dut

albüm: Dut


Pertsonen arteko harremanetan
Azal koloreak bere garrantzia ba al du?
Gu denon artean gorrotoa sortzeko
Aitzakia dela orain badakigu,
Urteetan zehar lur honetan
Zenbait lekutako larru txuri eta argiok
Ez ahal zineten hego afrikan,
Ameriketan bezala sentitzeko asmoz?
Orain milaka azal desberdinen hitzek
Esan didate horren atzean zer dagon,
Edonork arazorik gabe diru truke
Edozer gauza egiten duelako,
Oraindik entzun dezaket
Jainkoaren izenean erabili zen armaren ahotsa,
Elurra koloreko aurpegien bihotzetan sentitzeko
Ahalmenarik ez al zegoen ba?
Aurpegi iluneko garun txuriaren presentziak
Ez dezala zure izaera alda,
Komunikabideek sortutako idoloek
Interes materialak sortuak bait dira,
Kalean aurki itzazu anaien artean
Beste masaila jarriko ez duen jendea,
Begietara begira datorkizunari
Ez ditzan berriz ere zure lurrak zanpa,
Lurrak lantzen duenak
Bere izerdiaren jabe bakarra da,
Eskuekin sortutako bizitzari etetea,
Ez dezala inork gehiago pentsa
Guztia ulertzeko gai ez den jendean ugaria bait da.
Gizonaren katerik latzena
Espetxetakoa baino bakoitzaren buruan dagola argi dago,
Mundu txuri baten neurrira egiten den legea
Autosuntsiketara daramatela gizona.
Ezjakintasunaren kateak suntsitu!!

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

At

1996 · albüm

Benzer Sanatçılar