Gizakia zer da? tximino erotua, Jainkoen hautetsia ala ahuntzaren gauerdiko eztula?. Bere txikitasuna onartzen ez duen umezurtz harroputza. Bere animalitasuna ukatzen duen galipotakumea. Bere egiaren absolutismoan, naturaren zaintzaile Bakarra izendatzen da bera naturaren parte izango Ez balitz bezala. Zaborra sortzen duen animali Bakarra, animali errazionala, baina esaidazu egunean Zehar zenbat denboraz?. Lurra iraintzen duenak Bere burua iraintzen du. Espazioan dabil leku Baten bila dagoeneko bere hilobiaren apaingarriak Ez bait ditu gustukoak, baliabide naturalei Bizkarra emanez beharrak sortzen ditu etengabe, Izatea edukiaren arabera neurtzera iritsi arte; Eta hobe genduke ba onartzen hastea naturaren Baitan gaudela, erosotasuna eta indiferentziak Lortu bait dute gu denak lokartzea.