Neoizko argiak erdi zintzilik Daude taberna gainean Urratu den, aurpegi den Pareta gorrian. Zubiak gora zutitzen ziren Portmoutheko ontzientzat Lehen "euskalduna", gaur palazioa Eta biharko laino beltzak. Begiratzen zaitut Zuloaren gainetik Zerbait esan nahi dizut Zugan galdu aurretik Zaharra zara Bilbo. La Vieja sartu da Nerbioi erriberan Oinak ur beltzetan, loreak baineran, Mozkortzen nauzu ta ezin zaitut edan. Neoizko argiak erdi zintzilik Daude taberna gainean Egin nazazu zurea Kantak dirauen artean. Gerritik heltzen ondoen dakien Beso luzearen jabe Guapa etorri, irri batekin Ziurtatua ez al gaude?