Ez dut nik sekulan neure sort-lekua hautatu, Halabeharrez da ni nonbait bainaiz sortu. Uzta eta haritza nasai dauden herri batean Zorteak nau kokatu. Ibai baten ohean egin ditut lehen urratsak, Harizpe batean moldatu lehen ametsak. Bi erroen burrukak ez naute isilarazi Herriaren nigar-hotsak. Batzuek diote inongoak dirala, Han izan edo hemen berdin zaiotela. Nik ere zein nahi nukeen inongo banintza, Lasai litazke neure buru eta bizitza. Munduak neuretzat hemen dauka bere Hastapena Eta nahi nuke ezagutzen banu dena, Konpreni dezaket menperaturik dagoena, Hemen hasten baita dena! Ez dut nik sekulan neure sort-lekua hautatu, Halabeharrez da ni nonbait bainaiz sortu. Uzta eta haritza nasai dauden herri batean Zorteak nau kokatu.