Pasaiako herritik dator notizia Zezen bat izan dala jenioz bizia Kantatutzera nua bistan ikusia Alegratzeko triste dagoen guzia. Santiago eguna Pasaian seinale Ailegatu eztanak egin beza galde Hasieran jedia zezenaren alde Azkenean etziran arrimatu zale. Gure Pasaia beti sonatua dago Errapin gabe ezta urte bat igaro Urrengoan jarriko dituztela nago Barrera hestuago edo zezena handiago. Torillotik atera zuten lehendabizi Bei zar bat gidaria bandera ta guzi Arrapatzen zuena purrukatzen hasi Azkenean kanpora plazatik igesi. Hiru komertziante plazatik kanpoan Poxpolo ta barkillo labaina tratuan, Pareta egon arren hamar oin altuan Panparroi pasatu zen putzura saltuan. Hoiek horrela eta gehiago ere bai Lurrian ziraldoka egin zuten lasai Ezkonberriak eta zenbait dama galai Zezenaren mendian etzuten jarri nahi. Plazatik itsasora salta da igeri Adarrak besterikan etzuen ageri Bakerua begira bere zezenari Eserita jan ditu hiru libra ogi.