Joan ikustera. Joan behar naiz, Joan behar da. Joan ikustera, Urrun ala urrats bat aldera. Joan ikustera Ziurtasunen gibelera. Joan ikustera, Bakean ala tripa zilatuaz. Bai, mila aurpegi Izaten ahal dituen beldurrak Asmatzen ditu bere etsaiak. Joan ikustera Mapan nehun agertzen ez dena. Joan ikustera Barnean ezkutatua. Ene ameskeriak hil behar ditut ene baitan Ustel daitezen baino lehen. Ene ameskeriak hil behar ditut Eta hortarako, Haiek errealitate bihurtu. "Zoazi ikustera" "Zoazi ikustera" "Zoazi ikustera" "Zoazi ikustera" Badakit biziki untsa: Bidaia amaitezina da. Helburua ez da asetzea, Baizik eta jastatzea.