Tahitirako hegazkinean Mandarina bat jan nuen Groenlandia gainean. Banekien Eta saiatzen nintzen lotsa Pixka bat sentitzen Sistema baten –sistema absurdo baten Azken orduak bizitzen genituen Pasaporteak kolore ona bazuen Pandemia baten erdian Bost ehun euroren truke, posible zen Bide goxo eta seguru batean Antipodak juntatzea Bai, horretan zeuden gauzak bi mila eta Hogeian Horretaratuak ginen Bai, horretan zeuden gauzak bi mila eta Hogeian Nola aldatu gauzak? Zer egin dezakegu? Eta zer filma bada? Zer egin? Arazoaren parte naiz Baina desagertuz ere, arazoa ez da Desagertuko. Zer egin? Dena izorratua da Zer zentzu du munduak? Zer ordu da Papeeten? Zer egin? Ni ere aldatu behar naiz Eta han, zer aro da? Arno xorta bat gehiago? Zer egin? Zer egin? Zer egin