Legearen beso luzeaz harantzago Heldu ginen hodeiertzera. Hemen gaude, enbaxadore, enbaxadore Hodeiertzean. -Nongoak zarete? Nortzuen ordezkari? Zer da ba nahi duzuen hori? Hemen ere bandera behar duzu, enbaxadore Hodeiertzean. -Ahaztu dugu nongo ordezkari garen, Banderarik gabe, aberririk gabe, Diplomaziarik gabe, agindurik gabe, enbaxadore Hodeiertzean. Dena urruntzen, dena puntu bat bihurtzen, Dena desagertzen den muga lausoan, Geu ere galtzen garen ertzean, enbaxadore Hodeiertzean. Hara hor hegaztia, hara hor albatroa, ez ote da horixe Geure bandera? Albatroa bandera, guretako modukoa, enbaxadoreak Garelako, hodeiertzean, Dena galtzen den hodeiertzean, hodeiertzean, Hodeiertzean, hodeiertzean...