Kishore Kumar Hits

Ruper Ordorika - Izarren Hautsa şarkı sözleri

Sanatçı: Ruper Ordorika

albüm: Azukre Koxkorrak


Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
Hauts hartatikan uste gabean noizpait giñaden gu ernai
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
Atsedenik hartu gabe
Atsedenik hartu gabe
Lana egiñaz goaz aurrera
Kate horretan denok batera gogorki loturik gaude
Gogorki loturik gaude
Gizonak ba du inguru latz bat menperatzeko premia,
Burruka hortan bizi da eta hori du bere egia
Ekin ta ekin bilatzen ditu, saiatze hortan ezin gelditu,
Jakintza eta argia;
Jakintza eta argia
Bide ilunak nekez aurkitu
Lege berriak noizpait erditu, hortan jokatuz bizia
Hortan jokatuz bizia
Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
Naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
Bertatikan irautea
Bertatikan irautea
Ezaren gudaz baietza sortuz,
Ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.
Beti aurrera joatea
Ez dadukanak ongi ohi daki eukitzea zein den ona,
Bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
Saia gaitezen ikusten
Saia gaitezen ikusten
Amets eroak bazterturikan,
Sasi zikiñak behingoz erreta bide on bat aukeratzen
Bide on bat aukeratzen
Bide on bat aukeratzen
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
Burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
Ibiltzen joanen direnak
Ibiltzen joanen direnak
Gertakizunen indar ta argiz
Gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak.
Egiztatuko dutenak
Eta ametsa bilakaturik egiaren antziduri
Herri zahar batek bide berritik ekingo dio urduri;
Guztian lana guztien esku jasoko dute sendo ta prestu,
Beren bizitzen edargai
Beren bizitzen edergai
Diru zakarrak bihotzik eztu,
Lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain
Haz ez dadin gizonen gain
Diru zakarrak bihotzik eztu,
Lotuko dute gogor ta hestu haz ez dadin gizonen gain
Haz ez dadin gizonen gain
Gizonen gain

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar