Ahots urrunak deika. Ahots urrunak deika. Halako batez dirudi denak ere, Gauza xumeenak ere, Lotu nahi zaituen, Aingura zaharrak ez baitu utziko Belaontzia solte, Haizearen meneko. Ahots urrunak deika. Ahots urrunak deika. Orduan onena da aingura jasotzea Bihotza ibil dadin Haizearen menera. Beharbada nekez baina ageriko zaizu Norako berrian Lagun mina nor duzun. Entzun... Arin, arin, jaun xoferra, zoaz, Aguro behar nuke Estaziora egin. Bila nor aterako zaidan nik badakit, Haren eskua nahi dut: Ez nago bakarrik.