Udazkeneko lehen ostoak Emeki erortzen dira Hotzarantz bidean Alfonbra lehor bat bailitzan Urrun da iragana Ta urrun da geroa Beti iragana izango den Urrun da geroa Zure oroimena urrun, Baserria inguratzen duen Goizeko lanbroa, Gandua bezala Zure irria zure ilea urrun Nireetan beti hiltzatuak Eramango ditudan Begiak bezala Urrun maitasuna Ta hurbil samina Egunsentian Urrun maitasuna Ta hurbil daukat samina Egunsentian Egunsenti eder, Euritsu ta hotza Egunsenti eder, Izoztu ta hezea Gaur ere nahi nuke, Zure ondoan esnatu Egunsentian Faltan botzen zaitut, Faltan botzen zaituztet Zuri ta nire egunsentia.