Bada laku izoztu handi bat Ene desira eta errealitatearen artean Bada gatzaga handi bat Ene desira eta errealitatearen artean Nire ametsak esnatzen ez badira Lili idor sorta baten antzera amaituko dute Nire ametsak ez badira lokartzen Ez dute sekula eguzki izpirik ikusiko. Ene desira eta errealitatearen artean Nire ametsak bizi dira Inoren lurran Ni noiz amestuko Noiz jasoko zain, Umezurtz Errealitatearen ametsaren Eta desiraren zeruaren artean Nire ametsen ibaia dago Nik noiz edango bertatik Edo bertan noiz itoko zain