Hegoaldetik idazten dizut gaur Zugana hurbildu nahian Banatu gintuztenei aurka eginez Zu berreskuratu nahian Ta gure zelai orlegiek Elkartzen gaituzte askatasunean Atzo, gaur eta bihar, beti izango gara Muga guztien gainetik, lurralde bakarra Lerro batekin soilik banatu gintuzten Betirako min eginez Ez gaituztela suntsituko erraiten dautzut nik Lapurditik zin eginez Ta gure arteko mendiek Elkartzen gaituzte askatasunean Atzo, gaur eta bihar, beti izango gara Muga guztien gainetik, lurralde bakarra Elkarrekin eskutik aurrera egin dugu Ta egingo dugu gehiago Betirako bakarra izango garela ziur nago Atzo, gaur eta bihar, beti izango gara Muga guztien gainetik, lurralde bakarra Atzo, gaur eta bihar, beti izango gara Muga guztien gainetik, lurralde bakarra