Kishore Kumar Hits

Mikel Urdangarin - Gabon gauean şarkı sözleri

Sanatçı: Mikel Urdangarin

albüm: Badira Hiru aste


Gabon gauean biluztu nintzen
Kristalak aidean dantzatu
Sargoria txanpainez busti
Ta gabon gaua kalean pasatu
Atsoari lapurretan
Bere senarra jipoitu, erraz,
Diruan plazerra bilatu
Gabon gaua komisaldegietan
Goizez urduri eta itsu esna
Oroimenean goxoa bilatu
Eta ezin txertatu, ezin txerkatu
Ta ezin oroitzapenetan galdu
Baina ni zoriontsu egin nauzu
Urduri ta ezin azkurea kendu
Egarri eta izerdiz asetu
Beratzi gradutako Tenents-a hustu
Ta buruan beratzimila gradu
Aita armairuan, ama somierrean
Anai-arrebak pertxeruan
Ni, zaldian, noiz eroriko zai
Aitite nor nuen ahaztu
Baina ni zoriontsu egin nauzu
Lau aro dira iragan
Izerdia ezin asetu
Gabon gaua kalean pasatu
Ta ezin oroitzapenetan galdu
Baina ni zoriontsu egin nauzu

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar