Mila bederatzirehun eta Hogeita hamaseigarrena, Ze egun baltza garagarrilak Hogetabi eukazana. Jaietan ziren otxandiotarrek Bizia galdu ebena. Gogoratzeak min emon arren Ahazten itzi ezin dana. Ahazten itzi ezin dana. Gasteiz aldetik bi hegazkinek Urratu eben zerumuga, Andikonako plaza gainean Suertatu zan burrunba. Papelak die!, papelak die! Diarka umeak zerura. Andikonako errekatxoan Laster gorritu zan ura. Laster gorritu zan ura. Herri zaharra ta barrie Biziguraz betie, Baginen eta bagare Otxandioko herrie. Otxandiotarrek jakin eben ze Kolore eukan bengantzak Bonben txistua ta tanbor hotsa Ekarren herio dantzak. Gero Durango, gero Gernika... Su berberaren errautsak. Txingar bizitan mantendu ditu Kontatzeko esperantzak. Kontatzeko esperantzak. Egunsentiak ekarri eban Berrogei urteko gaba. Bildurra, lotsa ta isiltasuna Izan ziran ugazaba. Baina orduko diar mutua Gaurko gure abotsa da. Bihar be entzun dagien gatoz Andikonako plazara, Andikonako plazara. Herri zaharra ta barrie Biziguraz betie, Baginen eta bagare Otxandioko herrie. Herri zaharra ta barrie Biziguraz betie, Baginen eta bagare Otxandioko herrie. Otxandioko herrie.