Merkatu goiz Arrunt baten Ekhi pintzak igartzeko hegaldia Altxa zuten Burdinezko usoek Bombak zeruan Erruten zeuden Eztanda bat Olatu bat Metraila zatiak txistu jotzen Lore beltzak Hil ferekak Ezker eskuin banatzen Iheserako Aukera gabe Harrien arteko Segundu orenduek Mutu ziruditen Min oihu batek apurtzerako Bi haurren ama zen Uluz lau haizeei Harrien artean Esku txiki haiek non, Non bilatuko Odolez Zuloz jantzitako Gorputz eta hormen Mintzo mutuei adi hark zer esango Hiru hilotz Mila bihotz Su artean bihurturik izotz Halakoan Errepara Bi umeen gorpuei Hogei metrotara Botata zeuden Azken hatserako So euren begiei Hitza eman zien Memorian ez zirela inoiz hilko Harrien arteko Segundu orenduek Erakutsi zuten Instant bat aski dela ezerezteko Malkoek Itoriko hitzen Amorru hautsia Hormako zuloetan Testigatzeko Testigatzeko Odolez, Zuloz jantzitako Gorputz eta hormen Oihartzun mutua Testigatzeko