Kishore Kumar Hits

Leihotikan - Ez izatearen triologia şarkı sözleri

Sanatçı: Leihotikan

albüm: Hemen ez da ezer aldatzen


1-buru ezaguera
Es esan: "nire bizitza osoa amaitzen da".
Edo ta:"nire izatearen dizdira itsua ez da"
Sinetsinahiak infinituan desagertzen dihoaz
Ez esan: "nire bizitza osoa galtzen da"
Amodio zaharrak gogoaren hutsunetan bezala.
Ixil ixilik ezerren esperoan
Zigarro muturren infernu honetan
Eta amaigabea izaten omen da
Norberaren buru ezaguera.
(Baina) infernutik zerura dagoen lur eremua
Posible ez duk zeharkatu motzean.
Amaigabea izaten omen da
Nortasun bat aurkitzea.
2-lastozko heroiak
Txorimalo, kaletik hain harro!
Burugogor, hemen sobran hago!
Ez esan, nire errua izan zela,
Aitor ezazu, nazka ematen duzu.
Barregura baino geihago
Pena ematen duzu,
Nire lastozko heroia.
Eta serioski pentsatzen dut,
Intelijentziari boikot egiten diozula.
"Eh!!!! kendu zaitez erditik lerdo alena"
Entzuten zaizu beti taberna guztietan.
Txorimalo, kaletik hain harro!!!
3-anti-heroiak
Zerumugak estutzen diren puntuan
Galdezka gara biok:
Poz haiek goizaldeko amets beteak,
Noiz arte dira izango?
-Galduko dira-
Egunsenti haiek bezala, arratsalde
Lizunak, debekatutako gauak bezala.
Ezjakinaren belaunaldi hontako
Biktimak gera biok,
Koldartasun atsegin honen esklabu
Zoritxarrez izango gera betiko.

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar