Besoetan niganatzen zaitudan bakoitzean bada Barnetik masustraitzen zaidan lorategi eder bat. Milaka kolore bereizi ditzaket zure begien leizean, Eta likore zapore goxoenak dasta zure azal lezean. Petalo erorien artean kulunkatzean, Gerezi gorriak belarritik zintzilika. Zutitzen dudan dena haurtzaroko magia da, Berritzen didazuna loredien babesean. Laztan bakar batek airean jar ditzake polen hautsen distirak, Zure ___(?) nahasian eki biribilak udaberritzen dira. Ni naiz hortu zintuen hegal gabeko hazia, Ni naiz hortu zintuen hegal gabeko hazia. Zu zara iheskortzen nauen egun latzen lilia Zu zara iheskortzen nauen egun latzen lilia Lalalalala Gure lorategian biok gara elkarren fruitu, Gure lorategian biok gara elkarren fruitu, Gure lorategian biok gara elkarren fruitu, Gure lorategian, gure lorategian.