Kishore Kumar Hits

Katamalo - Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema) şarkı sözleri

Sanatçı: Katamalo

albüm: Bihotz Bakartien Kluba


Larunbat gaua da bihotz bakartien klubean
Hatzamarrik ez duen pianojoleak biltzeko kantuaren lehen notak jo ditu
Astiro hurreratu dira katamaloak, bihotza kateatuta, pausua narras, gorputzetik bi metrora
Aurkezle mutuak emanaldia berehala hasiko dela iragarri du
Baldintza bakarra dago: ez dezala mikrofonoak agindu
Ausartu da lehen katamaloa buru makur bada ere
Ozen dio
Gezurra esan nizun, oihartzunak egia itzuliko zizulakoan
Erreskadan datoz besteen aitorpenak
Otalorea hazi da alde egiteko autobusa hartu zenuen geltokian
Zaindugabeko lorategia da zure oroitzapena
Deitzeari utzi zenion egun batean eta nik, zure ahotsa entzuten dut telefonoa hartzen dudan bakoitzean
Berdin dio, berdin dio zein adinetakoak diren elkar ikusi gabeko egunak
Isildutakoak errepikatzen gabiltza ordutik
Egunaren argitan zarratu dute bihotz bakartien kluba
Nork bere bidea hartu du, ez beste inorena

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar