Nahita ere ez duzue asmatu Nor garen. Ezin izan duzue, ezinezkoa da, Ezinezkoa da. Ez duzue jakiterik ezinak harrotzen gaituen honaino. Ez duzue jakiterik lotsa ostontzera igo garen, Ez duzue jakiterik. Estuegi, laburregi, Daroagu katamaloa, Zuek eta guk. Ez duzue jakiterik, Ezbada zuen artekotzat gaituzuelako, Ez gaituzuelako izar, Ez gaituzuelako laino, Ez gaituzuelako zeru, Eta ez gaituzuelako Inoren ez ezeren eredu. Katamalo soka labur, Katamalo soka estu, Baina nork ez du amestu, Tiraka, tiraka litekeela apur.