Kishore Kumar Hits

Katamalo - Ostondu Sakon Poza - Zuzenean şarkı sözleri

Sanatçı: Katamalo

albüm: Plateruenean Zuzenean


Ostondu sakon poza,
Bila dabiltza, diotenez,
Mila polizia inguru.
Mozorrotu trapu zaharrez
Osterantzean, seguru,
Minez behar dute goza.
Ostondu sakon poza,
Badatoz usnaka
Ospela eta bekaitza,
Bi hankatan edo launaka.
Harri eta guzti dator ekaitza
Epeldu ezina izango da hotza.
Ostondu sakon poza,
Aldarrikatu zuk halako malerusik
Ez duela nehork ezagutu,
Malkoak ez dizula egiten hutsik,
Ezin zaizula euripean lehortu
Pozminez duzun bihotza.
Ostondu sakon poza,
Zaude beti atezuan,
Ez lokartu, atzarri,
Dantzatu atzeskuan,
Ez diezazutela igarri
Zoriontsua denaren lotsa

Поcмотреть все песни артиста

Sanatçının diğer albümleri

Benzer Sanatçılar