Debekatuta gauden Sentipen askeak gara Beti desagertuta Nahi gintuzten haiek gara Garenaz damutzen Ez garen ahotsak gara Sufritzen ikusten Ez zaien itzalak noiz arte Gertatuko zaiguna Idazten dutenak dira Zer maite behar dugun Agintzen dutenak dira Hizkuntza zapaltzen Duten bele beltzak dira Geroa bahitzen Diguten kateak noiz arte Isilik itxaroteak Jada ez du balio Hobe zutik saiatu Belauniko bizitzea baino Noiz ezagutuko dugu kantauri itsasoa Askatasun haizeekin harrotzen Berriro erakutsiko diegu gure ondorengoei Mapetan ez den herri hau maitatzen