Egunak, orduak Soinuak, oihuak Bustita dauden kaletan Jentea ibiltzen Ez naute ikusten. Zertan naizen desberdina Ez zaie axola, Ta ez zait inporta Ezer... Ezer... Ze leku gutxi gelditzen zait Papelak galtzeko Ta ez antzezteko Etengabe nago galdetzen Zer nago egiten Bizi ala irauten? Ta zer... ta zer... Batzutan laztana Zurekin egan joaten naiz Teilatu gainetan Izarrak margozten ditut Ostadarraren koloretan Inork ikusten ez nauenetan Niri ere ez zait gustatzen Marra gainditzea Une eroetan Komunetako ispiluetan dudan begira, Dudan irrifarra Baina bakarrik nagola Argiak ixteak, Ixilik kristalezko bihurtzen naiz Batzuetan apurtzen naiz Hamaika mila zatitan Banaka gordetzen ditut Leku izkutu artean Inork ez ditzan aurkitu Hitz politen artean Batzutan zurea bait naiz Ta itzalena besteetan Biluztu eta eska gorputz eta arima, Muxukatu baina ez piztu Argia, zergatik da hain zaila Onartzea Bizitzea zer den irautea zer den Eta Batzuetan apurtzen naiz Hamaika mila zatitan Banaka gordetzen ditut Leku izkutu artean Inork ez ditzan aurkitu Hitz politen artean Batzutan zurea bait naiz Haizearena besteetan Ez naizenetan... ez naizenetan... Nahiz besteetan